XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
QUOUSQUE TANDEM, GAZTAÑAGA?ISTIMU haundikoa izan dut nik Jexux.
Elkarrekin bizitzeko lagun otxanagorik ez da.
Ez genuen haserrerik txikienik ere izan.
Nere zakarraldiren bat, agian.
Euskara kontuetan Euskaltzaindiaren esanetara eta jenderik gehienen joerara makurtzea erabaki nuenetik hasi ginen elkarrekin zapuzten, gezurra badirudi ere.
Gaurregun alderdi desberdinetan gaude, noski.
Baina horrek ez luke adiskideak haserretzeko arrazoi sekulan izan behar.
Eta ezagutzen gaituen jendearen lotsaz, bederen, ez genuke etsai antzean agertu beharko.
Baina gehiegizkoa irudi zait Ardantzari egin dion gutxiespena, isilik egoteko.
Nik ez dakit zer duen Arzalluzen kontra behin eta berriz
Alderdiaren barruan euskara batuaren aldeko erabakirik hartu ez zuelako haserretu zitzaion Koldo Mitxelena.
Gaztañaga beharbada,
Nere lagun zaharrari Donostiako udaletxean, Gipuzkoako Diputazioan eta Ajuria-Enean zer galdu zaion ez dakit, bere erremina sagrarioaren aurrean kiribildurik ere ez goxatzeko.
Lehen baino diru gutxiago iristen ote da Euskerazaintzaren otarrera?
Eskubide osoa du Gaztañagak Donostiako Udaletxean, Gipuzkoako Diputazioan eta Ajuria-Enean egin diren hitzarmen guztiak edo nahi dituenak bakarrik salatzeko eta gaitzesteko.
Baina ez diot Ardantza gure Lehendakaria gutxiesterik eta gizajotzat jotzerik onartuko Garaikoetxea bera ere aspertu zen EAJren eta PSOEren txotxongilotzat jotzen, hortzak ere erakutsi izan bait dizkio.
Neri behintzat ongi erakutsi zidan etsitzen ez dakien zimel horietakoa dela.
Gaztañagak, jaun eta jabe den lehendakari bat nahi
Lehendakaria, aginpide guztia bere esku den errege absolutua dela uste du, agian, Gaztañagak.
Ardantza, jakina, EAJko alderdikide bat da, ospetsua baina alderdikidea.
Sailburuz eta alderdi desberdinetako kidez osatutako eta Legebiltzarraren kontrolpean dagoen Jaurlaritzaren lehendakari da.
Eta lurraldeka aginpidea banaturik dagoen Euskadiko lehendakaria gainera.
Errege
Eta
Gaztañagak jaun eta jabe den lehendakari bat nahi du, inori jaramonik egiten ez dion bat, Euskerazaintzari diru gehiago eta kasu haundiagoa egingo liokeenen bat, agian.
Jexuxek, nik bezain ongi jakin beharko luke EAJren barruan aginpidea banaturik dagoela eta burukide bat ezin daitekeela herri-erakundeetako agintari izan, EAJ ez da PSOE eta ez EA, zorionez.
EAJren barruan bakoitzak bere lanak eta bere erantzukizunak ditu.
Jakina, ez da kirrinkarik eta negarrik egiten ez duen gurdia, jaun eta jabe bakarra duena bezala.
Horri, lehendakariaren gainetik
Eta ez nola-nai agindu ere: Ardantza Lehendakaria, jostaillu soil bat buruzgainka ta zilipurdika erabiltzen dugun baino areago
.
Errusiako Nikolas IIa eta Alejandra emaztea bere naira edo gogara erabili zituen
eta elizaren eta estaduaren arazoak maltzurki ta azpikeriaz manejatu zituen
Rasputin hori Arzalluz da, noski.
Juzgu txarregia eta ankerregia, jakina, apaiz batentzat.